SARRERA ETA EGITARAUA
Topaguneak antolatutako hirugarren graffiti lehiaketan ere izan ginen, Tolosan. Gune desberdinak zeuden eta guk parte hartu genuen txokoan hainbat erakustaldi egin genituen. Eguraldiak ez zigun batere lagundu baina aurrera atera genituen ekimen gehienak. Zoritxarrez, oraingoan ere ez genuen argazkirik atera. Nahiko lana geneukan ekimen guztiak ondo atera zitezen saiatzea. Norbaitek balitu, gurekin harremanetan jartzea eskertuko genioke. Hemen azaltzen direnak, Topaguneko algunek grafitiei ateratakoak dira (flicker-en ikusgai)
Hauxe egitaraua:
EUSKAL HERRIKO GRAFITI LEHIAKETA III
GAZTE SORTZAILE SARIAK
Irailak 16, larunbata. Tolosa.
A - IKASI.
Hip-Hop mugimendua ezagutzeko tailerrak.
11:00-13:00
Tarte horretan hainbat tailer egongo lirateke jendearen eskura.
1- GRAFFITI TAILERRA. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. Monitore bat. Materiala: koloretako spraiak, panelak...
2- SCRATCH ETA DJ TAILERRA. Musika pintxatzeko, nahasteko eta scratch-ak egiteko teknikak erakutsi. Materiala: Bi plato technics, nahasketa mahaia, soinu ekipoa...
Monitore lanetan: Selektah kolektiboko partaidea den DZ.
3- FUNKY ETA BREAKDANTZA TAILERRA
Gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika. Monitore lanetan: Marta (funky) eta Diego (break).
B - GOZATU
13:00
Dzren musika + scratch erakustaldia + ekitaldiaren aurkezpena (Nor garen, zeintzuk parte hartuko dugun eta zer egingo dugun).
13:15 14:00
Aritz Sound System-en musikarekin break dantza erakustaldia ( 4-5 dantzari).
ABESLARIEN TARTEA (+SELEKTAH SOUND SYSTEM)
Asko dira Euskal Herrian, rap musikaren bidetik abesten hasi diren gazteak. Gutxi dira ordea, jendearen aurrean eta baldintza egokietan, beraiek konposatutako kantuak aurkezteko dituzten aukerak. Jaialdi honetan gustura aritzeko aukera eman nahi diegu Selektah-ko abeslari batekin batera. 
GUNEAK
0 Gunea. Kultur Etxea. Triangelu plazan.
1 Gunea. Graffiti erakustaldia. Beotibar Frontoian.
2 Gunea. Scratch, breakdantza... tailerrak. Beotibar aparkalekuan
3 Gunea. Graffiti tailerra. Geltoki plazan
4 Gunea. Erakustaldi, kontzertu eta Sari banaketa. Lopez Mendizabal pasealekuan.
18:00-18:50 Erakustaldiak
DZ + Scratch erakustaldia
Breakdantza + ARITZ SOUND SYSTEM
RAPEATZAILEEN TARTEA + SELEKTAH SOUND SYSTEM
19:00-20:00 MAKALA BANDA taldearen kontzertua
20:00-20:30 Senzala-Euskadi taldearen saioa (lurrean, breakdantzakoen zorua edo zuzenean lurrean)
20:30-20:45 Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketaren SARI BANAKETA
20:45-22:00 ORTOPHONK taldearen kontzertua

Sustatu web orrian info
Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketaren buruz burukoa prest
Hedabide Saila - TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa
2006-09-15
TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioaren helburu nagusia euskararen erabilera areagotzea da. Helburu horri eusteko, besteak beste, asteburuetan.com gazte programa garatzen du TOPAGUNEAren Gazte Sailak. Programa horren bidez, TOPAGUNEAK euskararen mundura erakarri nahi du gazte jendea, haren gustuko jarduerak euskaraz antolatuz.
Gazteak euskaraz aritzera animatzeko, oso garrantzitsua da gazteen gustukoak diren kultur adierazpide berriak euskaraz garatzea, eta izan ere, helburu horrekin sortu zen duela hiru urte Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa. Sorreratik bertatik oso harrera ona eta arrakasta handia izan du lehiaketak, eta hori dela eta, ekimenari aurten ere jarraipena ematea erabaki du TOPAGUNEAk.
Historia apur bat
Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa 2004an egin zen lehenengo aldiz Mendaron. Ekimenak izan zuen arrakasta ikusita, 2005ean ere antolatzea erabaki zen, eta bigarren edizioa Getxoko kaleetan egin zen.
Aurtengoa, beraz, lehiaketaren hirugarren edizioa dugu. Parte hartzeko epea ekainaren 13an hasi eta abuztuaren 31n amaitu zen, eta bitarte horretan 33 zirriborro jaso ditu TOPAGUNEAk Abadiñoko bulegoetan, inoiz baino gehiago. Partaidetzari dagokionez, aurreko edizioetako kopuruak mantentzen dira: guztira, 80 lagun baino gehiagok hartu dute parte lehiaketaren lehenengo fasean.
Arestian esan dugunez, gazteei zuzendutako ekimena da Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa. Izan ere, izena eman duen graffitilaririk gazteenak 17 urte besterik ez ditu, eta zaharrenak, berriz, 35. Deialdia, beraz, arrakastatsua izan da gero eta zabalagoa den gaztaroko adin tarte guztietan. Partaide gehienak gizonezkoak dira, baina neskarik ere ez da falta: guztira zazpi dira aurtengo edizioan izena eman duten neskak.
Banaketa geografikoari dagokionez, Araba da lehiaketan ordezkari gehien duen lurraldea (12 lan), Gipuzkoatik bederatzi lan heldu dira, eta beste horrenbeste Bizkaitik. Ordezkaritzarik txikiena Nafarroari dagokiona da, bertako hiru lan besterik ez baitago aurtengoan. Bestalde, lehenengo aldia da lehiaketan Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ordezkaririk izango ez dena.
Buruz burukoa Tolosan
Jakina denez, lehiaketaren buruz burukoa Tolosan izango da, irailaren 16an. Egunotan 750 urte beteko ditu herriak, eta lehiaketa urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan txertatuko da. Graffitigile zein ikusle moduan izan ezik, bertako ekintzetan zuzenean parte hartzeko aukera zabala ere egongo da, egun osoan egongo baitira tailerrak, kontzertuak?
Egitaraua
Esan bezala, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren buruz burukoak bat egingo du Tolosaren 750. Urteurrena ospatzeko ekitaldiekin. Hori dela eta, herriko hormak kolorez betetzeaz eta sariak banatzeaz gain, egun osoko giroa pizteko beste zerbait ere egiteko beharra argi eta garbi ikusi zuten TOPAGUNEAk, Tolosako Udalak eta Galtzaundi Euskara Taldeak. Eguna borobiltzeko, beraz, Graffiti Lehiaketak berak sor dezakeen giroarekin bat datozen hainbat ekitaldi lotu eta ondoko egitarau hau prestatu dute antolatzaileek:
09:00-19:00 Graffiti erakustaldia Fergasor-Montana Cansen GOLDXPRESSION taldearen eskutik.
Beotibar frontoiaren kanpoaldeko horman.
10:00-18:00 Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketa.
Finalera heldutako hamar graffitiak zuzenean egingo dira.
11:00-13:00 TAILERRAK:
Graffiti tailerra (Geltoki plazan)
Scratch eta DJ tailerra (Beotibarko aparkalekuan)
Funky eta Break dantza tailerra (Beotibarko aparkalekuan)
18:00 ERAKUSTALDIAK:
DZ + Scratch erakustaldia
Break dantza + ARITZ SOUND SYSTEM
RAPEATZAILEEN TARTEA +
SELEKTAH SOUND SYSTEM
19:00 KONTZERTUA: MAKALA BANDA
20:00 Capoeira erakustaldia SENTZALA-EUSKADI taldearekin
20:30 Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketaren SARI BANAKETA
20:45 KONTZERTUA: ORTOPHONK taldea
Finalistak eta epaimahaia
Eztabaida mamitsu eta luzeen ondoren, aditu talde batek hamar lan aukeratu ditu jasotako guztien artean. Aurkeztutako lanen kalitateak eta kopuruak dezente zaildu dute lana. Mahaikideek nabarmendu dutenez lanen kalitatea nabarmen hobetu baita edizio honetan. Hala ere, epaimahaiak ondo bete du bere lana, eta hauexek dira buruz burukoan parte hartzeko aukeratutako lanak:
Musika begiratu, entzun graffitia Garikoitz Arregi Gorritxategi (Berriz, Bizkaia)
API API #2
Imanol Aizpurua (Beasain, Gipuzkoa)
EH Ekialde Hurbila
Iñaki Herrero (Hernani, Gipuzkoa)
Artearen guda
Egoitz Konte (Gasteiz, Araba)
Xabier Sagasta (Gasteiz, Araba)
Izenik gabea
Jorge Martin (Gasteiz, Araba)
David Celaya (Gasteiz, Araba)
Eva Mena (Bilbo, Bizkaia)
Baserritar kaleko ume
Gorka Gonzalez (Ermua, Bizkaia)
Autoaren ametsa?
Iñaki Uriarte (Arrasate, Gipuzkoa)
Izenik gabea
Yosu Izarra (Gasteiz, Araba)
Natura
Asier Lopez (Bilbo, Bizkaia)
Maider Celada (Arrigorriaga, Bizkaia)
Ipini hegoak zure irudimenari
Ander Garrosa (Gasteiz, Araba)
Javier Romero (Gasteiz, Araba)
Zirriborroak ikusgarri jarri ditugu TOPAGUNEAren flickr kontuan: http://www.flickr.com/photos/topagunea
Sariei dagokienez honako hauek izango dira:
-Teknikaren erabilpen egokiena (1.200 euro)
-Koloreen erabilpen egokiena (1.200 euro)
-Graffiti original eta freskoena (1.200 euro)
-Kalitatea saria, Eusko Label duten hainbat produktuz osatutako otarrea.
Laguntzaile eta babesleen lana
TOPAGUNEAk eskerrak eman nahi dizkie, alde batetik, lehiaketa antolatzeko elkarlanean jardun duten Tolosa 750. Urteurrena Fundazioari eta Galtzaundi Euskara Taldeari.
Bestetik, ezin aipatu gabe utzi sostengua eman diguten babesle eta laguntzaileak: Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Arabako Foru Aldundiaren gazteria sailak, Kutxa, Tolosako Udala, Fergasor-Montana Cans eta Kalitatea Fundazioa. Nabarmendu beharra dago batzuen zein besteen ekarpena ezinbestekoa izan dela ekimena gauzatu ahal izateko, eta eskerrak emateaz gain, aurrerantzean ere gurekin bat egitera animatu nahi ditugu.